Sua piztuta eman diete hasiera Uribarriko San Pedro Jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Egiluz 2018ko eka. 29a, 14:45

Atzo hasi ziren Arrankudiaga-Zolloko Uribarri auzoko San Pedro jaiak. Egur meta bati su emanda hasi zen ospakizuna, eta iganderarte luzatuko da. 

Gaur -ekainak 29- meza  eta auzo bazkaria egin dituzte. Arratsaldean, aldiz, Disko Txantxaz gozatzeko parada izango dute auzoko umeek, 18:30ean.

BIHAR ETA ETZIRAKO EGITARAUA

Ekainak 30, larunbata

11:00 // Puzgarriak eta jolasak egun osoan zehar

13:30 // Umeen bazkaria

17:00 // Mus, tute, igel eta igel txiki txapelketak

20:00 // Afari merienda

20:00 // Disko festa: Mark Markos DJ

Uztailak 1, igandea

12:00 // Makailu eta tortila txapelketa

12:00 // Umeentzako tailerrak -aldatzeko arropa eraman-

14:00 // Lapikoen aurkezpena

16:30 // Eriz magoa

18:00 // Erromeria: Belle&Blue

21:00 // Jaien amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide