Ekainaren 21an, urteko egunik luzeenean, Maroñon bildu ginen Aiarako “yogui”-ak, Kirtana Yoga-ri esker. Yogaren munduko eguna izanik, aukera aparta zen emozioen, pensamenduen, energiaren eta arnasen hobiak garbitzeko.
Egin genituen jarduerak hauek ziren: biribilean dantzatzea, lurra ukitzea, haizea aurpegian itsastea, naturako soinuak entzutea, “Om”-ak abestea, Chakra-k lantzea, barneko esentzia aurkitzea... Era berean, basoko bainu txiki bat egin genuen eta denon artean naturan aurkitutako mosaiko polit bat egin genuen, txirimirirekin lagunduta.
Hala ere, batzuk “Perro boca abajo” jarrera eta “la vida dura de las carretilla” faltan botatzen genituen, baina ez zitzaigun inporta.
Denbora gelditu zen, gure garunek lan egiteari utzi zioten eta gure arimek naturarekin bat egin zuten. Bazen garaia!!
Zer nolako zortea daukagun Amurrion, Witryh eskolaren errefente bat, Saisha, edukitzeagatik. Azken bost urte zail hauetan “yoga integral”-a eman digu eta gure mentore hurbila izan da. Itsasargiak bezala, urtean zehar bidea erakusten digu. Gainera, aurten, arimaren distira batzuk (ontasuna, garbitasuna, gogotasuna, soiltasuna...) erakutsi dizkigu.
Eskerrik asko Saisha!! Segi horrela, Reforrean, Kirtanan, naturan… yoga ematen, guk distira gehiago ikasteko grinarekin jarraitzen dugu eta!!.
Ez dago dudarik, antzinatik frogatuta dago Yoga osasunerako onuragarria dela. Beraz, hartu lehenbailehen Yogaren trena!! Ez galdu aukera eta probatu!