IRITZIA

Jaietan, alkohola bai ala ez?

Amurrioko jaiak igaro ondoren, arreta jarri nahi dut hainbat hamarkadatan oharkabean igaro den gai batean, alkoholik edaten ez dugun guztiok pairatu baitugu.

Amurrioko jaietan hainbat jarduera egiten dira (Odolkien eguna, paella San rokeren errepikapenean...), non janaria eta edaria ematen zaigun, baina edari gisa, aukera bakarra baso bat ardo da.

Benetan nahi al dugu gazteek ardoa edatea eta beste aukerarik ez izatea? Kontraesan handia da. Batetik, alkoholaren kontsumoaren aurkako kanpainak egiten ditugu. Bestetik, gure gazteei ematen diegun aukera bakarra da.

Horretaz aparte, biztanle gehienek ardoa nahiago ote dute?

Arazoa erraz konpon daiteke eta ez lioke aparteko gasturik ekarriko Udalari: jendeak edalontzi bat ardo edo botilatxo baten artean aukeratzea.

Gazteei ezin diegu mezu kontraesankorrik eman. Horregatik, inguruko udalei, auzoetako jaiei, eta, bereziki, Amurrioko Udalari eskatzen diet arazo hori euren gain har dezatela. Amurrion egingo diren hurrengo jai edo jarduera gastronomikoetan hautatu ahal izatea: UR-BOTILATXOA edo ardo-edalontzia.

Ziur nago urte batzuk barru aldaketa txiki honen harropuzkeriak izango ditugula. Gainera, lehenengo proban frogatuta geratuko da ur-botilatxoen kontsumoak ardo-edalontzien kontsumoa gainditzen duela.

Eutsi goiari!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide