Bada garaia hemen ere

Erabiltzailearen aurpegia Txutxi Ariznabarreta 2015ko ira. 28a, 00:00

Katalunia badoa. 27ko gehiengo independentistarekin ibilbideko beste mugarri bat gehiago gainditu eta prozesuaren fase berri batera jauzi egin dute: Estatu katalana eratzera doaz.

Herri mugimenduaren, alderdi politikoen eta instituzioetako jardueraren arteko sinbiosiak bere emaitzak eman ditu Katalunian. Interes alderdikoien eta krisialdien gainetik jakin izan dute elkarlana kudeatzen eta oinarrizko estrategia independentista adosten. Herri ekimen eta mobilizazio erraldoien etengabeko bultzadak eragindako presioak, konpromisoak hartu eta instituzioetan gauzatzera behartu ditu alderdiak. Eta konpromisoak hartu ahala herritarren presioa babes bilakatu izan da. Hor dago gakoa.

Katalunian lurperatu egin dute, dagoeneko, autonomismo zaharkitua eta ‘statu quo’ menperatzailea, eta prozesu independentistaren atzera biderik gabeko marra gainditu dute. Aurrera begira daude eta etorkizuna burujabetzatik eraikitzen ari dira.

Badugu zer ikasi Kataluniatik. Hemen ere bada mugimendu independentista indartsu bat martxan jarri eta eragile politikoei astinaldi eder bat emateko garaia. Menpekotasuna onartuz atzera begira egiten diren diskurtso politikoak baztertu eta aurrera begiratzeko garaia. Interes alderdikoiak alde batera utzi eta Euskal Herriaren interesak lehenesteko garaia. Beldurrak eta inertzia zaharrak gainditu eta ‘statu quo’-a hankaz gora jartzeko garaia. Euskal Errepublika helburu, estrategia independentista bat zehazteko garaia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide