Batzuk zer ondo bizi garen Euskal Herrian!

Erabiltzailearen aurpegia Txutxi Ariznabarreta 2015ko abe. 14a, 00:00

Zer ondo bizi garen Euskal Herrian! Sarritan entzuten dugu esaldi hori eta, zenbait daturi erreparatzen badiogu, egia da neurri baten. Giza Garapen Indizea (GGI) kontuan hartzen badugu, Gaindegiak kaleratu dituen datuen arabera, Euskal Herria hirugarren tokian kokatuta dago munduko herrialde guztien artean 0,919 indizearekin. Norvegia (0,944) eta Australiaren (0,933) atzetik, eta Suitzaren, Herbeheren, Estatu Batuen eta Alemaniaren aurretik. Espainiar Estatua 27. tokian kokatuta dago.

Nazio Batuen Garapenerako Programak sortutako neurgailu honek hiru oinarri nagusi ditu: biztanleriaren bizi itxaropen luze eta osasuntsua, formazio maila eta bizitza maila duina (Barne Produktu Gordina biztanleko eta abar). Baina adierazle sozial estatistiko konplexuaren atzean beste aurpegi ilunagoak ezkutatzen dira.

AROPE (At Risk Of Poverty or social Exclusión) Europako 2020 estrategiako adierazlearen arabera, Euskal Herrian biztanleriaren %16,7 pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan bizi da. Era berean, biztanleria osoaren % 4k gabezia material larria du, bizitzeko beharrezkoak jotzen diren oinarrizko baliabideen gabezia, alegia.

Batzuk oso ondo bizi diren bitartean, beste batzuk oso larri. Nabarmena da aberastasuna ez dagoela inondik ere modu egokian banatua. Euskal Herrian dugun aberastasuna sortzeko gaitasunarekin onartezina eta lotsagarria da pobreak izatea gure artean. Pobrerik gabeko Euskal Herria guztiz posiblea da. Justizia soziala da gakoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide