Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du lankidetza-hitzarmenak sinatu direla Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren kudeaketarako bederatzi Udalekin: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio. Lau urteko iraupena dute, 2016tik 2019ko abenduaren 31a arte.
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L. aipaturiko bederatzi Udalen sozietate publikoa da. Bere estatutuen arabera, honakoa du xedetzat: “Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa kudeatzea, bai eta haren garapen jasangarrirako urteko jarduera plana, jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen baterako erosketa eta kontratazioko laguntza teknikoa eta ordezkaritza eta hondakinak biltzeko zerbitzua ematea”. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Udalen “berezko baliabidea eta zerbitzu teknikoa” osatzen du. Ondorioz, Udal hauek agindu ahal diote bere xedearekin erlazionatutako jardueren kudeaketa. Kudeaketa hauen gauzapena urteroko kuotaren bitartez ordaindu egiten da.
Honetaz gain, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eskualdeko beste bi Udalekin, Basauri eta Galdakao, elkarlan hitzarmen bana mantentzen du Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren kudeaketarako, laster sinatuko direnak.
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen egitekoa da Udalen kudeaketa jasangarrirako laguntza-tresna egonkor eta eraginkorra izatea. Bere jardueraren helburua da udal-politikan jasangarritasun irizpideak barne hartzea, Tokiko Agenda 21en bitartez.
Bere aldetik, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren egitekoa hauxe da: “Nerbioi-Ibaizabal eskualdean erreferentziazko zerbitzu publikoa izatea jasangarritasunaren arloko dinamizazioari, informazioari, parte-hartzeari, kontsultari eta aholkularitzari dagokienez. Tokiko Agenda 21 arloan, ingurumenaren arloan jarduten duten gizarte-eragileei eta, oro har, eskualdeko herritarrei laguntza emanez”.
Elkarlan Hitzarmenen laugarren klausulak dionez, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen baliabide ekonomiko eta teknikoak ingurumen, ekonomia eta gizarte arloko errentagarritasunaren arabera erabiliko dira.
Printzipioz, aurrekontua eta baliabideak hiru arlo nagusitara bideratuko dira.
Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21aren helburua jasangarritasunaren planifikazio estrategikoa metodoz zabaltzea da. Zerbitzu hauek barne hartzen ditu: Tokiko Ekintza Planaren ebaluaketa eta jarraipena; BEG, Berotegi-Efektuko Gasen inbentarioa; “tak 21” (Tokiko Agenda 21en kalitatea neurtzeko eta aintzatesteko sistema). Eskolako Agenda 21ak ikastetxeetarako laguntza teknikoa barne hartzen du.
Hondakinen bilketaren helburua ingurumeneko eragina murriztea, aurrezte ekonomikoa lortzea eta ekonomia zirkularra sustatzea da. Honakoak barne hartzen ditu: frakzio desberdinen bilketa-zerbitzua taldeka kontratatzea; frakzio organikoaren bilketa modu esanguratsuan gehitzea 5. edukiontziaren eta konpostajearen bidez; eta gaikako bilketari dagokion portzentajea areagotzea modu nabarmenean.
HIrugarrenik, Energiaren kudeaketa / Klima aldaketa. Bere helburua ekonomia, energia eta ingurumen alorrean aurreztea eta eraginkortasuna lortzea da: kontsumitutako Kw/h kopurua murriztea, € gutxiago gastatzea eta CO2 isuria gutxitzea. Honakoak barne hartzen ditu: hornidura energetikoen kontabilitatea eta energia berriztagarrien taldekako kontratazioa.
Lehentasunezko arloez gain, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek honakoetan ere zerbitzua emango du: Mugikortasuna, Biodibertsitatea, Eskualdeko Erosketa eta Kontratazio Publikoa, Komunikazioa eta Parte-hartzea, Udal Administrazioaren ambientalizazioa, eta Udalek interesekoa jotzen duten gainerako arloak. Zerbitzu hauen garapena Udalek ematen dioten interes eta lehentasunaren araberakoa izango da, bai eta bideragarritasun eta errentagarritasun ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumenekoaren araberakoa ere.
Elkarlan Hitzarmenean aurrekusitakoa garatuz, urtero, Kudeaketa eta Ekintza Plan bat adostu eta sinatuko da, bertan zerbitzuak, kostuak eta finantziazioa zehaztuko direlarik. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Jarduera Planaren eta Urteko Kudeaketa Planaren proposamena egin eta onarturiko zerbitzuak gauzatzearen gaineko ardura hartzen du. Udalek, berriz, aurreikusitako zerbitzuetan parte-hartze aktiboa izan eta dagokion kuota jartzea.
Nerbioi-Ibaizabaleko Tokiko Agenda 21aren Batzordeak hitzarmen honen aurreikuspenak eta urteroko Jarduera- eta Kudeaketa-plana garatuko ditu. Batzordea udal arduradunek osatzen dute. Era berean, Hitzarmenaren jarraipen orokorra egiteko urteroko bilera bat egingo da. Bilera horretan Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabaleko arduradunek Kudeaketa-planaren gauzatze-ebaluazioa eta kontuen egoera jasotzen dituen memoria aurkeztuko dute.
2004ko maiatzaren 3an eratu zenetik, udalerrien elkarte honek hainbat lankidetza-hitzarmen sinatu ditu, eskualde mailako lankidetza esperientzia honi euskarria emanez.
2014ko “Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek hartutako Erabakia, jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzua sortzea erabakitzen duena eta hura arautzen duen Esparru-Agiria onartzen duena”- rekin bat egin dute bederatzi Udalek, taldeko erosketaren abantaila ekonomiko zein ingurumen aldekoak baliotzeko asmoz. Gaur egun kudeaketa agindurako honako hitzarmenak daude indarrean: “Etxeko hondakin organikoen bilketa Zerbitzuaren kontratazioa (5gn edukiontzia)”; “Erabilitako etxeko landare-olioa biltzeko zerbitzuaren kontratazioa”; “Etxeko hondakinen Zerbitzua: gainerako, papera-kartoia, organikoa eta tamaina handiko frakzioak, nahiz SCRAP’Sekiko mintzakidetza (beira eta ontziak)”. Etorkizunean, beste kudeaketa aginduak adostu ahal izango dute Udalek.