Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Orozko eta Zeberion autokonpostajeari buruzko bi tailer egingo direla, azaroaren 5ean eta abenduaren 2an. Tailer horiek eskualdeko hondakinetako frakzio organikoaren gaikako bilketa areagotzeko martxan dagoen kanpainaren parte dira.
Hitzorduak ondorengoak dira:
Orozko: azaroaren 25ean (asteazkena), 19:00etan, Kultur Etxean, Santa Maria kalea 11; azken solairuko aretoa.
Zeberio: abenduaren 2an (asteazkena), 19:00etan, Antzinako Ermitan, Zubialde 6.
Autokonpostajea aukera interesgarria da ortua edo lorategia duten etxebizitzentzat: udalerriko hondakinen sorrera nabarmen gutxitzen lagunduko dute eta, aldi berean, lursaila hobetuko duen ongarria edo konposta sortzen dute. Etxe horietako kideek, prestakuntza-tailerrera joanez gero, autokonpostatzeko kit-a jasoko dute dohainik: konpost-ontzia, aireztagailua eta autokonpostajerako gidaliburua.
Saioak ordubete inguru iraungo du, eta bertaratzen direnek teknikari espezialista baten azalpen zehatzak entzun ahalko dituzte: funtsezko kontuak eta emaitza onak lortzeko irtenbide eraginkorrenak erakutsiko dizkie.
Gaikako bilketan izena eman duten eskualdeko edozein udalerritako etxeetako kideak joan daitezke tailerretara, aldez aurretik joango direla baieztatuz gero.
Hauek dira gaikako bilketan izena emateko bideak eta baita tailerretan parte hartzea baieztatzeko: webgunea: www.ut21.org; 2) e-maila: konposta@ut21.org; 3) telefonoa: 94 621 54 72.