Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Urduñako La Paul auzoan dagoen urmaelean mantentze lanak egiteko jardunaldia egingo duela otsailaren 20an, larunbata. Hitzordua 09:30ean izango da, tren geltoki aurrean. Boluntario gisa lagundu nahi duen pertsona orok har dezake parte.
2014ko urrian eraiki zen; bertako anfibioak eta narrastiak laguntzeko Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen eskualde mailako “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuan.
Dagoeneko anfibioak badaudela egiaztatu den espazio honetako hobetze lanak hauek izango dira: espezie egokien landaketak eta urmaelaren inguruan prebentziozko hesi bat jartzea bere babesa sustatzeko.
Ekitaldia Suspergintza Elkarteak antolatu du eta Urduñako Udalaren babesa du. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren laguntza jaso du