Lehenik eta behin, hondakin organikoa poltsa konpostagarrietan sartuta baino ezin dira bota. Hondakin hau Bizkaiko Konpostegian amaitzen da konpostean bihurtzeko. Bertan ez dira onartzen plastikozko poltsak eta atzera botatzen dira inpropioak dituzten hondakinak. Gutxiengo baten arduragabekeriak arriskuan jar dezake gainerako parte-hartzaileen ahalegina.
Poltsa konpostagarri hauek dohainik ematen dira, ekimen honen barruan dauden bederatzi udalerrietako (Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio) informazio-gune iraunkorretan, toki hauetan: Udaletxeetan, Arrigorriagako Abusu Zentro Soziokulturalean, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen Bulegoan, Arrankudiaga-Zollo, eta Urduñako Alondegian.
Bigarrenik, poltsa hauek parte hartzen duten etxeei dohainik ere ematen zaien giltzaz zabaltzen den edukiontzi marroiaren barruan utzi behar dira. Ezin dira edukiontzitik kanpo laga estetika eta garbitasun arrazoiengatik.
Gogoratu behar da hondakinen frakzio organikoaren bilketa berezia, jasangarriago izateaz gain hondakina baliabide bihurtzen duelako, konposta, aurrezpen ekonomikoa ekartzen duela. Bere tratamenduaren salneurria 42,02 euro tonako merkeagoa da errefusarekin alderatuz. Urtearen amaieran milaka euro dira aurrezten direnak eskualdean parte hartzen duten etxeen ahaleginari esker.
Argibideak eta izena emateko: www.ut21.org, konposta@ut21.org eta 94 671 26 99 telefonoan.