Udako argazki eta bideo lehiaketa martxan!

Erabiltzailearen aurpegia Udariklik 2016ko api. 3a, 00:00

 

 

Udako argazki eta bideo lehiaketa jarri du martxan Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Uztailetik irailera arte iraungo du lehiaketak, eta Aiaraldeko herritar orori egongo da zabalik.

Kategoria eta modalitate berriak

Aurreko udetako edizioekin alderaturik, modalitate eta kategoria berriekin datorren lehiaketa da aurtengoa. Bi modalitate egongo dira: argazkiena eta bideoena.

Argazkien modalitatean hiru kategoria egongo dira: Selfieak (norberak bere buruari ateratako argazkiak), Aiaraldea (Aiaraldean eginiko edota eskualdearekin erlazionatutako argazkiak) eta Bidaiak (Aiaraldea ez den munduko beste edozein txokotan ateratako argazkiak).

Bideoen modalitatean berriz, beste hiru kategoria egongo dira: Time-lapsea (kamara oso-azkarrean grabatutako bideoa), Umorea eta Uda. Bideo laburrak izan beharko dira nahitaez, gehien jota 20 segundoko iraupena izan beharko baitute (GIFak eta mugimenduzko bestelako formatuetan ateratakoak ere onartuko dira).

Parte hartzeko moduak, errazak

Irailaren bukaerara arte egongo da parte hartzeko aukera. Horretarako hiru bide egongo dira:

*Zuk zeuk zuzenean argitaratuta. Aiaraldea.eus-eko komunitatea atalean izena emanda eta horren bidez argitaratuta (modalitate eta kategoria zehaztuta).

*Whatsapp bidez. Argazki edo bideoa honako telefono zenbakira bidalita: 688 848 152 (bideo eta argazkia zein kategorian lehiatzea nahi duen zehaztuta).

*Posta bidez. Argazki edo bideoa ondorengo e-posta helbidera bidalita: lehiaketak@aiaraldea.eus (bideo eta argazkia zein kategorian lehiatzea nahi duen zehaztuta).

Parte hartzaile bakoitzak nahi-beste aldiz hartu ahal izango du parte lehiaketan.

Geroz eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago saria lortzeko

Kategoria bakoitzeko sari bana egongo da. Saria bera izango da kategoria guztietan: bi pertsonentzako afaria ArriBeltz jatetxean.

Sari handiago bat ere egongo da, WeGoaz bidaia agentziak eskainitakoa: 2 lagunentzako bidaia Europako hiriburu batera (Londres, Erroma, Paris...). Bidaiak honakoa barnebiltzen du: hegaldi zuzena, tasak, bi gau hotel batean, gosariak eta bidaia asegurua.

Azken sari hori Argazki eta bideo lehiaketako parte hartzaile guztien artean zozketatuko da. Geroz eta argazki eta bideo gehiago aurkeztu, beraz, orduan eta aukera gehiago egongo dira sari hori eskuratzeko.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide