Abian dago Udariklik argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Udariklik 2024ko uzt. 18a, 11:05

Iazko lehiaketara aurkeztutako argazkietako bat.

Hemen igo daitezke argazkiak. Hiru kategoria eta sari egongo dira guztira, eta Maied Urrutia eta Janire Usategui argazkilariek osatuko dute epaimahaia. 

Udariklik lehiaketa abiatu du Aiaraldea Komunikabideak, udako argazki lehiaketa. Azken urteetako eredu bera mantenduko du ekimenak aurten ere. Irailaren 15era arte egongo da irudiak bidaltzeko aukera. Horretarako, modurik zuzenena da argazkiak norberak igotzea, hemen

Dena den, aukera egongo da baita Whatsapp, Telegram (688 84 81 52) edo posta elektroniko bidez (erredakzioa@aiaraldea.eus) ere bidaltzeko.

Modu batean edo bestean, parte hartzaileek euren izen-abizenak zehaztu beharko dituzte, eta euskarazko izenburu bat jarri beharko diote euren irudiari

Hiru kategoria, hiru sari

Hiru kategoria egongo dira, eta sari bana banatuko da bakoitzean:

  • AIARALDEA (eskualdean eginiko argazki onena): Guzurtegi jatetxean 90 eurotan zenbatetsitako otordua
  • MUNDUA (eskualdetik kanpo eginiko argazkia) 8 pertsonentzako esperientzia Mendexa Park-en.
  • BAZKIDEEN SARIA (Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideek eginiko argazkiak): Laudioko El Lío jatetxean bi lagunentzako 60 euroko bazkaria edo afaria. Sari hau bateragarria izan daiteke aurreko beste bi sarietako edozeinekin (hau da, sari hau irabazteak ez du parte hartzaileak beste bi kategorietan  izan ditzazkeen aukerak mugatzen)

Bozketa eta epaimahaia

Irailaren 16tik 22ra bitartean Aiaraldea.eus webguneko erabiltzaileek bozkatuko dituzte argazki gogokoenak. Kategoria bakoitzeko lehen hamarren artean hautatuko dituzte epaileek nortzuk izango diren irabazleak.

Eskualdeko bi argazkilarik osatuko dute epaimahaia: Janire Usateguik eta Maied Urrutiak. Biak dira adituak. Janire Usateguik bere argazki estudioa dauka (Jare) eta Maied Urrutiak, aldiz, Amurrioko udal ikastaroak eskaintzen ditu.

Janire Usategui (www.jarephotoayala.com)

Maied Urrutia (@maiedurrutiaparra)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide