Udako Argazki Lehiaketa

Bozkatu zure udako argazkirik gogokoena hemen

Erabiltzailearen aurpegia Udariklik 2024ko ira. 17a, 08:36

Igandera arte egongo da botoak emateko aukera, hemen. Babes gehien jasotzen duten argazkiak igaroko dira epaimahaiaren fasera. 

Bozketa fasera igaro da Aiaraldea Komunikabidearen Udako Argazki Lehiaketa. 91 irudi aurkeztu dira guztira norgehiagokara, hiru kategoriatan banatuta. Hemen ikusi eta bozkatu daitezke lan guztiak.

Kategoria bakoitzak sari bana izango du:

  • AIARALDEA (eskualdean eginiko argazki onena): Guzurtegi jatetxean 90 eurotan zenbatetsitako otordua.
  • MUNDUA (eskualdetik kanpo eginiko argazkia): 8 pertsonentzako esperientzia Mendexa Park-en.
  • BAZKIDEEN SARIA (Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideek eginiko argazkiak): Laudioko El Lío jatetxean bi lagunentzako 60 euroko bazkaria edo afaria. Sari hau bateragarria izan daiteke aurreko beste bi sarietako edozeinekin (hau da, sari hau irabazteak ez ditu parte hartzaileak beste bi kategorietan izan ditzazkeen aukerak mugatzen)

Gauzak hala, hemendik eta igandera (irailak 22) boto gehien jasotzen dituzten irudiak pasako dira hurrengo fasera. Orduan, epaileen esku geratuko da erabakitzea irudi horietatik zein izango den irabazlea kategoria bakoitzean.

Eskualdeko bi argazkilarik osatuko dute epaimahaia: Janire Usateguik eta Maied Urrutiak. Biak dira adituak. Janire Usateguik bere argazki estudioa dauka (Jare) eta Maied Urrutiak, aldiz, Amurrioko udal ikastaroak eskaintzen ditu.

Janire Usategui (www.jarephotoayala.com)

Maied Urrutia (@maiedurrutiaparra)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide