Udako Argazki Lehiaketa

Udariklik argazki lehiaketa abian: Bidali zure udako irudiak!

Erabiltzailearen aurpegia Udariklik 2026ko uztailaren 8a

Iazko edizioan gailendu zen argazkietako bat.

Hemen igo daitezke argazkiak. Hiru kategoria eta sari egongo dira guztira, eta Janire Usategik eta Julen Zubietek osatuko dute epaimahaia. 

Urtero bezala, abian dago Udariklik, Aiaraldea Komunikabidearen udako argazki lehiaketa. Irailaren 21era arte egongo da parte hartzeko aukera.

Horretarako, modurik zuzenena da lanak norberak igotzea, hemen. Dena den, aukera egongo da baita WhatsApp, Telegram (688 84 81 52) edo posta elektroniko bidez (erredakzioa@aiaraldea.eus) ere bidaltzeko.

Modu batean edo bestean, parte hartzaileek euren izen-abizenak zehaztu beharko dituzte, eta euskarazko izenburu bat jarri beharko diote euren argazkiari.

Hiru kategoria, hiru sari

Hiru kategoria egongo dira, eta sari bana banatuko da bakoitzean:

  • AIARALDEA: Eskualdean eginiko argazkiak.
    Saria: Ondarruko ARRIGORRI OSTATUAN bi pertsonentzako asteburuko bazkaria. 

  • MUNDUA: Eskualdetik kanpo eginiko argazkiak
    Saria: SOBRON AVENTURAN sei pertsonentzako abentura esperientzia. 

  • BAZKIDEEN SARIA: Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideentzat
    Saria: Amurrioko ABIAGA JATETXEAN bi pertsonentzako eguneko menua
    Sari hau bateragarria izan daiteke aurreko beste bi sarietako edozeinekin (hau da, sari hau irabazteak ez ditu parte hartzaileak beste bi kategorietan izan ditzazkeen aukerak mugatzen).

Bozketa eta epaimahaia

Irailaren 22tik 28ra bitartean Aiaraldea.eus webguneko erabiltzaileek bozkatuko dituzte argazki gogokoenak. Kategoria bakoitzeko lehen hamarren artean hautatuko dituzte epaileek nortzuk izango diren irabazleak.

Eskualdeko bi kidek osatuko dute epaimahaia: Janire Usategi argazkilariak eta Julen Zubiete zinemagileak. 

Janire Usategi (www.jarephotoayala.com)

 

Julen Zubiete (https://vimeo.com/julenzubiete)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide