Gaur bukatuko da uda eta, horrekin batera, amaitu egingo da Aiaraldea Komunikabideak urteko sasoi honetan antolatzen duen argazki lehiaketara irudiak bidaltzeko epea.
Hemen ikusi daitezke orain arte jasotako irudiak, eta bertan dago aukera baita berriak gehitzeko. Dena den, aukera egongo da baita Whatsapp, Telegram (688 84 81 52) edo posta elektroniko bidez (erredakzioa@aiaraldea.eus) ere bidaltzeko.
Modu batean edo bestean, parte hartzaileek euren izen-abizenak zehaztu beharko dituzte, eta euskarazko izenburu bat jarri beharko diote euren argazkiari.
Hiru kategoria, hiru sari
Hiru kategoria egongo dira, eta sari bana banatuko da bakoitzean:
-
AIARALDEA: Eskualdean eginiko argazkiak.
Saria: Ondarruko ARRIGORRI OSTATUAN bi pertsonentzako asteburuko bazkaria. -
MUNDUA: Eskualdetik kanpo eginiko argazkiak
Saria: SOBRON AVENTURAN sei pertsonentzako abentura esperientzia. -
BAZKIDEEN SARIA: Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideentzatSari hau bateragarria izan daiteke aurreko beste bi sarietako edozeinekin (hau da, sari hau irabazteak ez ditu parte hartzaileak beste bi kategorietan izan ditzazkeen aukerak mugatzen).
Saria: Amurrioko ABIAGA JATETXEAN bi pertsonentzako eguneko menua
Bozketa eta epaimahaia
Bihartik igandera bitartean Aiaraldea.eus webguneko erabiltzaileek bozkatuko dituzte argazki gogokoenak. Kategoria bakoitzeko lehen hamarren artean hautatuko dituzte epaileek nortzuk izango diren irabazleak.
Eskualdeko bi kidek osatuko dute epaimahaia: Janire Usategi argazkilariak eta Julen Zubiete zinemagileak.
Janire Usategi (www.jarephotoayala.com)
Julen Zubiete (https://vimeo.com/julenzubiete)

