Eukalipto monolaborantzek sortutako ingurumen arazoei aurre egiteko herritarren ekimena sortu da Amurrion

Kide ugari batu dira herri ekimenera.

Uhandre-Amurrioko baso biziak eukaliptoaren hedapen inkontralatuak lurraldean sortzen dituen ingurumen arazoei buruz hausnartu eta jardun nahi duen herri ekimena da.

Ekimen honetako kideek adierazi dutenez, gaur egun sortze prozesu betean daude, eta helburuetako bat da herritarrak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea pinudien monolaboralantza ordez eukalipto monolaborantzak jartzeak sortzen dituen ingurumen arazoez.

Azkenaldian, klima-aldaketaren ondorioz, euskal pinudiek gero eta gaixotasun gehiago, indartsuagoak eta askotarikoagoak jasaten dituzte. Azken urteotan, batez ere 2018an, "Banden gaixotasuna" izenez ezagutzen den gaixotasunaren ondorioz, gure mendiak okupatzen dituzten pinudi asko erabat moztu behar izan dira (baso-kudeaketari dagokionez, izatez matarrasa bezala ezagutzen dena), horietako asko presaka, mozketaren puntu "optimora" iritsi gabe.

Mendi horiek eukaliptoz ari dira birsortzen. Espezie hori hedatzen ari da, eta, ebidentzia zientifikoan oinarrituta, inbasio arrisku handia dute, eta oso arriskutsua da biodibertsitateari eta ekosistemen funtzionaltasunari eusteko.

Plataformak adierazten du paper industrien interesak, bidezkoak izan daitezkeen arren, ez datozela nahitaez bat herritarrek eta lurraldeak berak biodibertsitateari, paisaiari, ingurumen-hezkuntzari, turismoari edo alternatiba ekonomikoei dagokienez duten interes orokorrarekin. Eukaliptoa ugaritzea, zalantzarik gabe, arrisku larrian jartzen ari da Amurrioko mendiaren multifuntzionaltasuna, iraunkortasuna eta balioa nabarmentzea.

Uhandre Amurrioko baso biziak elkarteak, interes kolektiboak defendatzeko, ingurumen kaltearen ebidentzia zientifikoan oinarrituta eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legeak toki erakundeei natura ondarea eta biodibertsitatea kontserbatzeko neurri arauemaile edo administratibo gehigarriak ezartzeko ematen dien gaitasunean oinarrituta, udalbatzari eskatzen dio dagozkion neurriak har ditzala Amurrioko eukaliptoen landaketen aurka.

Horretarako, manifestu honen aldeko sinadurak eta atxikimenduak biltzeko kanpaina hasiko da laster. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide