Aupa Maurizia!
Bagoaz baina ez esku hutsik! Urrun dauden guzti hoiei kantatu diegu ozenki, hiruzpalau urtez sentitu eta konpartitu ditugu mihiko kilikiliak... Zenbat irri, malko, zenbat une eder... Zuekin posible delako edozer! Ikasiaz gabiltz (des)eraikitzen;
Txikiak egin nahi gintuzten baina gu handiak, sorginak, zoragarriak gara... Eta ohartzerako amaitu ditugu eskolako lanak!
Emozionatuta, indartuta, ahaldunduta, hunkituta itxi dugu Ulukako koadernoa! Oso ederra izan zen Burubioko agur festa, mila esker etorri zineten guztiei! Baita bidelagun izan zaituztegun lagun, jai batzorde, gaztetxe, taberna eta herriei ere! Hemendik aurrera zuen artean jarraituko dugu kontukantari! Bienbitartean, ilargi edo eguzki, segi zazue uluka!
Zoriontsuak (izan) diren lau sorgin