Areta eta Orozkotik pasatu ziren Basque Ultra Trail Series lasterketako parte hartzaileak. Korrikalariak larunbat goizaldean igaro ziren eskualdetik. Aretako Kultur Etxean gelditu eta janari eta edariz hornitzeko aukera izan zuten, jarraian Orozkora abiatzeko. Hamabietan atera ziren korrikalariak Bilbotik, Gasteizera iristea helburu.
Lasterketa gogorra izan zen. Aretara iritsi zirenerako 23 kilometro eginak zituzten parte hartzaileak, eta batek baino gehiagok utzi egin behar izan zion korrika egiteari. Anbulantzia bat ere bertaratu behar izan zen Kultur Etxera, ondoezik zegoen korrikalari bat eramateko.
Argazkiak: Unai Llano