IRITZIA

Areta bolatoki gabe geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Unai Llano Anda 2022ko mar. 22a, 12:30

Ostiralean estali zuten bolatokia. / Unai Llano Anda

Tristea da, baina egia. Areta bolatoki gabe geratu da. 

Horrenbeste denboraren ostean, bere historia txikia zuen azpiegitura desagertu zen ostiralean, herriaren oniritzirik gabe. Udalak behingoz berrituko zuela uste genuen eta bat-batean estali dute, arazoa eurentzat konponduz. 

Zer nolako tristura eta zer nolako haserrea dugun Aretako bizilagunok, ez baitakigu zer dagoen erabaki horren atzean. 

Bolatokian jaialdi bat egiten zen urtero, eta eskualdeko edota beste toki batzuetako (Gasteiz kasu) bizilagunak bertaratzen ziren jaien barruan egiten zen zita horretara. Aretako jaiak itzuliko diren arren, zita hori ezingo da errepikatu aurten, Laudioko Udalari esker. 

Badakigu eta ulertzen dugu gutxi jolasten zela bertan, baina hori ez da arrazoi nahikoa bolatokia desagerrarazteko.  

Oso gogaituta gaude udalarekin. Gutxienez, galdetu ahalko liguke ea bideragarria ikusten genuen bolatokia deuseztatzea. 

Baina ez dakigu nork egin duen gunea estaltzeko eskaera, eta horretarako arrazoia ere. Etorri eta estaltzera mugatu dira. Oso txarto, horrela ez dira gauzak egiten. 

Egoera kaskarrean zegoela ikusita, lau bizilagunek gunea erreformatzea erabaki zuten duela urte batzuk, dirua euren poltsikotik jarrita. Pertsona horiek hitzik gabe geratu dira orain, eta bolatokirik gabe. Tradizio handiko espazioa zen gainera, bola arabarreko kategorian sartzen zen inguru honetako bakanetarikoa.

Eskerrik asko udalari beste kultura eta kirol azpiegitura bat gabe uzteagatik. Beste gune historiko eta zahar bat gabe. 
Gaur hau da, bihar zer izango da?

Tristea baina egia. Espazioa ustiatzearen aldeko apustua egin ordez (gazteei jolasten irakatsiz, adibidez) estali eta desagerrarazi egin dute. 

Espero dugu udalak aurpegia ematea eta bere arrazoiak azaltzea Aretako bizilagunoi eta bolatokia erabiltzen zutenei. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide