Datozen urteetan izan ditzakegun konpromiso berriei ekiteko asmoz dantza taldea indartu eta dantzetako kultura indarberritu nahi dugu, euskal dantza tradizionalei bultzada bat emanez. Dantzatzen jakin edo ez jakin? Ez du axola, guztientzako aukera egongo da, guztiak ongi etorriak izango dira.
Bilera horretara bertaratzea pentsatuta duzuenok “untzuetadt@gmail.com” helbidera mezu bat bidaltzea eskertuko genuke. Goazen dantzaz gozatzera eta euskal kulturan murgiltzera! Zuen zain gaude!