Urduñako Urdufolk jaialdia eta folk taldeen lehiaketaren bigarren edizioa martxan dugu, irailaren 5 eta 6an burutuko dugu. Hortaz txapelketan izena emateko aukera zabalik dago jada.
Jaialdiak bi zati ezberdinez osatuko da; alde batetik irailaren 5ean gonbidatutako taldeez osatutako kontzertua burutuko da, kontzertu horretan parte hartuko duten taldeen berri ere datozen egunotan emango dugu. Bestetik, irailaren 6an folk taldeen lehiaketan epaimahaiak hautatutako hiru finalistak arituko dira.
Hortaz, Folk Taldeen Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dela ere adierazi nahi dugu, abuztuaren 12ra arte izango da talde zein norbanakoek izena emateko aukera.
Gure web gunean duzue lehiaketaren inguruko informazio guztia jasotzeko auekra (oinarriak, sariak eta abar).