Urduñako udaleko Parekidetasun Batzordeak kontzentrazioa egingo du ostegunean, hilaren 23an, 20:30ean Foru plazan. Izan ere, Euskal Herrian erailketa matxisten zerrenda beltza handitu duten bi eraso berri izan dira aste honetan.
Arazo kolektiboa
Parekidetasun Batzordearen arabera, "indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Emakumeen erailketak izerbergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena".
Horregatik adierazi dute arazoa kolektiboa dela, eta guztion ardura dela indarkeria matxistari aurre egitea. Hori dela eta,eragile ezberdinekin batera udalak osatutako Parekidetasun Batzordeak eraso matxistak salatu eta mobilizazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide