Edadetuen Egoitzan obrak egiteko prozesuari ekin dio udalak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2016ko api. 22a, 13:45

Urduñako udalak Edadetuen egoitzako tutu sarea berrituko du. Helburua, legionelosia prebenitzea da. Izan ere, nahiz eta gaixotasunaren kasu eta agertzerik ez eman, tutuen egokitzapenarekin prebentzioaz gain osasun eta garbitasun irizpideak beteko dira. Obrek hilabete eta erdiko iraupena izango dute, maiatzean hasiko dira, eta uztailean amaitu.

Bakteriaren presentzia nahiko ohikoa da ur bero sanitarioa dagoen tokietan, kiroldegiak, erietxeak, ikastetxeak... kasu. Horregatik, garrantzitsua da Prebentzio eta kontrol Plana izatea, 865/2003 dekretuak zehazten duen bezala garbitasun eta osasun irizpideak betetzen direla bermatzeko: aldikako analisiak, garbiketa eta desinfektazio prozesuak, prebentzio neurriak...

Aitor Elorduy Urduñederrako arduradunak azaldu duenez, "aplikatu diren prebentzio neurriek funtzionatu egin dute, baina eraikinaren antzinatasunagatik berritzeko obrak egiteko ordua heldu da".
Aurreikusitako lanak Bizkaiko Foru Aldundian eta Osasun Publikoaren Sailean aurkeztu dira. "Obrak bideragarriak dira egoitza zabalik mantenduta. Egoitzako egunerokoan ahalik eta eragin gutxien izateko neurriak hartuko dira".

Obrak

Interbentzio gehienak gelen solairuko espazio komunetan egingo dira, sabai faltsuak kenduko baitira tutu berriak jartzeko, teilatu erregistragarri bat txertatuz. Horrez gain, udala berogailu sistema osoa ordezkatzea aztertzen ari da, berritzeko helburuarekin eta eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko xedearekin.

Egoeraren berri emateko azken bi asteetan udala Osasun Publikoaren zuzendariordearekin egon da harremanetan, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Insepkzio eta Kontrol Sailarekin bildu da. Baita egoitzako langile eta erabiltzaileen senideekin ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide