2016ko maiatzaren 4ean Larruazabaleko Batzar Administratiboak (Urduña) bere araudia onartu zeneko bosgarren mendeurrena ospatuko du. Belandia, Lendoñogoiti, Lendoñobeiti eta Mendeikako Kontzejuak Bizkaiko tokiko erakunde bakarrak dira, haien instituzioak Erdi Arotik gaur arte kontserbatu dituztelarik, haien ondasunak defendatzearekin batera.
Guzti hori, gainera, komunitatearen parte hartze zabalarekin egin dute.
Haatik, Urduñako udalak eta Larruazabaleko Batzar Administratiboak oroimen ekitaldi ugari antolatu dituzte.
Garrantzitsuena Mendeikan egingo da (San Migeleko zelaian, Juntaren puntan), 1516ko maiatzaren 4an komunitatea bere ohitura eta funtzionamendua onartzeko elkartu zen haritz zaharraren parean.
Bertan, gertaera gogoratzeko plaka bat jarriko da oroigarri gisa, eta Gernikako zuhaitzaren kimu bat landatuko dute.
Horrez gain, maiatzaren 4, 12, 19 eta 20an Larruzabaleko Batzar Administratiboaren izaera historikoa ezagutzera emateko hainbat konferentzia egingo dituzte Urduñako Alondegian. Besteak beste, Jose Ignacio Salazar Arechaldek, Alberto Santana Ezquerrak eta Juan Manuel González Cembellínek hartuko dute parte.