Jai Batzordeak erabakiko du zezenketak egongo diren edo ez

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2016ko urt. 29a, 18:44

Urduñako udalak gezurtatu egin du El Correo egunkarian gaur argitaratutako albistea, "Urduñak ez du zezenketen apustua berrituko". 
 
Idoia Aginako alkateak azaldu du "guztiz okerra" dela El Correo egunkarian plazaratutako berria, bera ez baizen zezen klubekoekin bildu, jaietako zinegotzia eta udal teknikaria baizik.
 
Haatik, alkateak albisteak bere irudia kaltetzen duela iritzita hedabide eta kazetari horren aurrean neurri legalak planteatuko dituela erantsi du.
 
Udala eta Otxomaio zezen elkartearen arteko bilera
Eriz Perez jaietako zinegotziak azaldu duenez, Otxomaio zezen elkarteko hainbat kiderekin eta kultur teknikariarekin bilera bat egin zen iragan astean.
 
Bertan, gainontzeko taldeei bezala jarduerak antolatzeko 6.000 euroko diru-laguntza mantentzeko asmoa jakinarazi zieten udal ordezkariek zezen elkartekoei.
 
Alabaina, festetako ekitaldia aurrera eramateko proposamena Jai Batzordean aurkeztu beharko dute, bertan onartzen diren ekitaldien aldeko apustua egingo duelako soilik udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide