Tokiko kontsumoa bultzatzeko egin den kanpainan adierazi bezala, bertako komertzioek sektorearen %52ari ematen diote lana, merkatalguneek %8 hornitzen duten bitartean. Gainera, Urduñan erabiltzen den diruak hiru aldiz zirkulatzen du ekonomia nagusian murgildu aurretik.
Horrez gain, komertzioek hiria girotu egiten dute izaera propioa emanez, herritarren arteko harremanak sustatzearekin batera. Krisi garai betean, gertuko dendetan kontsumitzeak tokiko ekonomia indartzen du, enplegua bultzatuz.
Haatik, Urduñako Udalak Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezi bat jarriko du martxan (PERCO). Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bidez finantziatuko da.
Ekimena aurrera eraman ahal izateko aholkulari baten laguntza izango du udalak. Era honetan, Urduñako merkataritzaren egoeraren diagnostikoa egingo da.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide