Urduñako udalak Landatas auzoko lehen obren fasea abiatu du. Etxebizitzen barnealdeko plaza egoera txarrean dagoelako egingo dituzte lanak, erabilpenean gabeziak antzeman dituzte eta.
Obrak bi fasetan gauzatuko dira. Lehendabizikoaren aurrekontua 30.000 eurokoa da, eta bigarrenekoa 156.000 eurokoa.
Haatik, bigarren fasea ekintza ezberdinetan banatuko dute, bigarren etapako lanen aurrekontuagarrantzitsua baita.
Alabaina, proiektua ahalik eta denbora gutxienean garatzea du helburu udalak.
I. Fasea
Lehenengo fasearen barruan itxiera horma eraitsi egin dute, eta egugno araudiarekin bat datorren berria eraiki, uholde arriskua drainatze lurpean tutu bat jarriz konpondu delarik.
Horrez gain, lur zorua asfaltatuko dute, eta eremua garbituz etorkizunerako gune berde bat egokitu. Era berean, zaborrontziak lekuz aldatuko dituzte, herritarren segurtasuna bermatze aldera.
Hobekuntza gehiago
Bigarren fasearen baitan plaza barruko asfaltoa berrituko dute, egungo zintarriak garbitu, marraztutako hormigoiarekin plaza atondu, aparkalekua ordenatu eta asfaltatu eta altzariak jarriko dituzte (bankuak, iturria, eta abar), urbanizazioak itxura hobetua izango duelarik.