Asteazkeneko udalbatzan EH Bilduk eta EAJk onartu zuten Saratxoko errepidearen inguruko Adierazpen Instituzionala. Testua hurrengoa da:
"Arabako Foru Aldundiak erabaki du Saratxotik pasatzen den A-625 errepidearen ibilbidea hobetzeko proiektua bertan behera uztea. Erabaki horrek bai Urduña Hiriarentzat, bai Larruazabaleko Juntako herritarrentzat, bai Arabako Arrastariakoentzat eta bai ondoko Gaubeako zein Gorbeialdekoentzat ere ondorio garrantzitsuak eta askotarikoak dakartza.
Bide horretatik igarotzen direnen segurtasuna guztiontzat nahitaezkoa da, eta gogorarazi nahi dugu erabiltzaile gehienak urduñarrak direla, izan ere, Saratxo, Amurrio, Aiaraldea eta Bilboranzko udalerrietara joateko ohiko bidea dute.
Bide-tarte horren arriskugarritasuna dela eta, udalerriko zein ondoko herrietako
hainbat pertsona hil egin dira eta beste zenbaitek istripu larriak izan dituzte.
Alderdi ekonomikoaren aldetik ere, premiazkoa da beste proiektu bat egitea. Badakigu Urduña Hiriaren eta zonaldearen garapen ekonomikoari buruzko erabakietan zerikusi handia dutela Hirirako sarbideen kalitateak edota beste herrikoekiko komunikazioak.
Ezinbesteko errepide zati horrek herritarrei sortzen dizkien arazoak zerrendatzeak luze joko luke, eta ez kaltetuek, ez konponbideak ez dute xahutzeko denborarik.
Bestalde, udal hau beti konponbide bideragarri baten alde agertu da: lursailen betetzearen eragina ahalik eta txikiena, Urduña eta Saratxoren arteko trafikoa eta mugikortasuna bermatzeko; ingurunearekiko iraunkortasuna eta begirunea gordetzeko; aukerak aztertu, kostu ekonomikoa ahalik eta txikiena izateko, baita
hiriguneetan eragina albait txikiena izateko ere.
Behin aurreko proiektua baztertuta, ezin ditugu besoak antxumatu; izan ere, Urduña proiektu horren atal garrantzitsua da, eta, horregatik, garapenean kontuan hartu behar da.
Gauzak horrela, adierazpen honek honako helburu hauek ditu:
1. Eskatzea Arabako Foru Aldundiari premiazko proiektu bat prestatzeko eta auzian dauden parte-hartzaile guztiekin biltzea, Amurrioko udalarekin, Saratxoko administrazio-batzarrarekin eta Urduñako udalarekin, hain zuzen ere. Eta horretarako, gaurko egoera eta beharrak kontuan hartzeko.
2. Aipatutako erakundeak bilera-kronograma bat egiteko proiektua ahalik eta tarte laburrenean prest egotearren. Halaber, 2016ko aurrekontuan proiektu horretarako saila ekonomikoa sartzeko. Udal honetarako ezinbestekoa da proiektua legislatura honetan betearaztea, atzerapen eta berandutzerik gabe.
3. Udal honek hitzematen du parte-hartzaile guztiekin elkarlanean eta batera jarduteko, bidetarte hori, epe laburrean, bide seguru, egoki eta kalitatezkoa izatearren.
4. Udal honek hitzematen du herritarrei proiektuari buruzko informazioa gardentasunez eta jarraian emateko, baita beharrezkoak diren foroetan auzi horren konponbidea bultzatzeko ere.
5. Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko dio parte hartzeko Urduñako eta administraziobatzarretako herritarren interesak defendatzearren eta aurretik bi erakundeek sinatutako akordioak betetzeko.
6. Erakunde Adierazpen hau Bizkaiko Foru Aldundiari, Arabako Foru Aldundiari eta Amurrikoko Udalari jakinaraztea".