Karpa erosteko “Hirigune 2016” programaren barruan eskatutako diru-laguntza eskuratu du Urduñako Udalak. Horri esker, udalak 13.650 euro jasoko ditu azpiegitura berria erosteko, urtean zehar Foru plazan antolatzen diren kultur ekintza eta azoken antolaketa errazteko helburuarekin.
Sustapen Ekonomikoko Arlotik eskatu dute diru-laguntza, Udalak eta ACCOR Merkatari Elkarteak sinatutako hitzarmenari esker.
Momentu honetan Foru plazan instalatuta dagoen karpa Gabonetako ekintzak eguraldi txarretik babesteko alokatu du Udalak. Hala ere, karpa berriak izan behar dituen espezifikazio teknikoak aztertzen ari dira erosketari ekiteko. Urte berrian Urduñak bere karpa propioa izango duela aurreikusi du udalak.