Igandean egin zen Urduñan San Joan Azoka, Olaran elkarteak antolatuta. Hainbat ekintza egin ziren goizean eta eguerdian, baina Euskadiko Behi Xaroles Lehiaketa izan zen ekitaldirik bereziena. Bi emakume aritu ziren epaile gisa, lehenbiziko aldiz Europan.