Beste behin, hiriko emakume nagusienetako bati omenaldia egin dio Urduñako Berdintasun sailak martxoaren 8aren testuinguruan. Atzo arratsaldean egin zuten ekitaldia, udaletxean. Aurten Transito Lopez Alvarez omendu dute. Bizitza gogorra izan arren berdintasunaren alde egin duten emakume guztien figura azpimarratu eta horiei eskerrak ematea izan da ekintza xume horren helburua.