Urduñako Udalak bihar, ekainak 15, omenduko du CD Orduña futbol taldea. Ekitaldia 20:00etan hasiko da udaletxean eta herritar guztiek izango dute horretan parte hartzeko aukera, kirol elkarteko futbolari eta partaide guztiekin batera. Halaber, udaletxeko balkoira aterako dira plazan elkartuko diren pertsonak agurtzera.
Klubeko gizonezkoen taldeak Erregional 3.mailatik Erregional 2. mailara igotzea lortu zuen Arizen aurkako partidan 2-0 irabazita maiatzaren 27an, igandean. Arbietoko zelaian zale ugari elkartu ziren egun horretan talde gorriari elkartasuna adierazteko.