San Juan eta udako solstizioa ospatzeko egitarau anitza egongo da Urduñako kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2018ko eka. 20a, 09:47

Txaroles abereak izango dira nagusi San Juan azokan. / Aiaraldea.eus

San Juan azoka eta udako solstizioa ospatuko dituzte ekainaren 23an. Kepa Junkerari emango dio Olaranek "Zilarrezko Perretxikoa" saria. 

Ohiturari jarraiki, Urduñak San Juan azoka hartuko du hurrengo igandean, hilak 24. Hiriko kaleetan protagonista izango dira salerosketarako prest egongo diren 400 abere, 30 saltoki inguruko baserriko produktuen azoka eta 12 artisauen lana. Guzti hori Olaran elkarteak antolatuko du. Gainera, Euskadiko Txaroles Abereen XVI. Lehiaketa izango da, Etxaferen eskutik. Jaia osatuko da Josefinoen ikastetxeko jolastokian egingo den herri bazkariarekin.

Hala ere, aurreko egunean, ekainak 23, Juan de Garay inguruko zelaietan artzain txakur txapelketa izango da. Urteko gaurik magikoenean Bilboko Ars Viva abesbatzak ere emanaldia eskainiko du Familia Sakratuaren elizan, 20:00etatik aurrera. Josu Soldevilla Lamikiz urduñarrak gidatuko ditu ahotsak. Bestetik, Urduñako Gazte Asanbladak akelarrea egingo du 22:30ean txopera inguruan. Hala ere, 20:30ean Sorgin Dantza eskainiko du Foru plazan eta ondoren poteoan ibiliko dira hiriko tabernetatik.

Azokaren aurkezpena
Hala ere, San Juani dagozkion ekintzak ekainaren 21ean, ostegunean, hasiko dira. Egun horretan Olaran elkarteak Zilarrezko Perretxikoa emango dio Kepa Junkera trikitilariari. Omenaldi horrek musikari ospetsuaren ibilbidea azpimarratzea du helburu. Ekitaldia Orduña Plaza hotelean izango da 12:30ean. 2017an Bizkaiko Odol Emaileen elkarteak jaso zuen saria.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide