Ohi bezala, egitarau zabala egongo da: haurrentzako jokoak, eskupilota partidak eta euskal dantzak, besteak beste.Hala ere, musikarekin zerikusia duten hitzorduak izango dira nagusi. Urdufolk jaialdiak emango die hasiera jaiei ostiralean bere VI. edizioan eta hainbat kontzertu eta kalejira egongo dira.
Igandean Igel Abestokia txokoak Euskal Kantuen Topaketaren IV. edizioa eskainiko du. Ibilbide luzea duten beste ekitaldi batzuk ere ez dira faltako. Larunbatean goizean goizetik marmitako txapelketaren XX. edizioaren helduko dio hiriak eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Koroatze jaietako bolo txapelketaren X. edizioa izango da. Bestetik, eskupilota partidak izango dira frontoian Urduñako Jai Alai eskolaren eskutik. 17:30ean hasiko dira eta sarrera doakoa izango da. Gizonen norgehiagokan Olaizolak eta Arbaizak Iriondo eta Amondori aurre egin beharko diete. Emakumeen kasuan Espinar eta Mendizabalek Arrieta eta Ruiz de Larramendiren aurka egin beharko dute. Horrez gain, Bihotza Konpartsak buruhandi eta erraldoiak kalera aterako ditu beste behin igandean 11:30ean eta arratsalde horretan, 18:00etatik aurrera, Erauntsi Dantza Taldeak alardea eta dantza plazarekin Foru plaza beteko dute jaiei bukaera emateko.