Abuztuaren 31n, ostiralean, Urdufolk jaialdiaren aurtengo edizioa hasiko da. Hala, Urduñako hiria ekimen horren 6. edizioa hartuko du, folk musika lantzen duten banden lehiaketa ere izango duena.
Aurten epaimahaiak erabaki du La Kabhala Band (Toledo), Alicia Alonso & Guillermo Copello (Ciudad Real eta Argentina) eta The Taverners taldeak (Burgos) parte hartuko dutela jaialdiko finalean. Lehiaketako irabazleak 1.000 euroko saria izango du eta finalistek 500 eurokoa. Finala irailaren 1ean izango da, 21:00etatik aurrera Foru plazan kokatuko den eszenatokian.
Jaialdia osatzeko Ipar Euskal Herritik Bidaia taldea (Mixel Ducau eta Caroline Phillips kantariekin), Xabi Aburruzaga Trio hirukotea, Asturiaseko El Trasno gaitajoleak, Dja, Getxa Goi Txistulari banda eta abar luze bat izango dira ere taulagainean. Azpimarratzekoa da ere Ander Garciak kontzertu didaktiko interesgarria eskainiko duela larunbatean 18:00etan.