Gabonetako Erakusleihoen IV. Lehiaketa antolatu du Urduñako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2018ko aza. 13a, 11:45

2017an irabazi zuen erakusleihoa. / Urduñako Udala

Sariak egongo dira saltokientzat eta baita ere hautaketan parte hartzen duten herritarrentzat ere.

Urduñako Udalak, ACCOR Merkatarien Elkartearekin batera, abian jarri du aurten ere hiriko Erakusleihoen IV. Lehiaketa. Lehiaketak Gabonetan merkataritzasektorea suspertzea izango du helburu, partaidetzaren eta saltegien sormenaren zein irudiaren sustapenaren bitartez.

Erakusleiho fisikoa daukaten merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako establezimendu guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Proposamenak ikusgai egon beharko dira, derrigorrez, abenduaren 10etik 22ra. Saltegiei hiru sari emango zaizkie, lehenengoa 250 eurokoa, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 150 eurokoa.

Izena emateko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Horretako Udal Bulegoetan (Zaharra, 2) entregatu beharko da eskaera orria. Emailez, behargintza@urduna.com helbidera idatzita, edo telefonoz 945 38 30 03 telefonora (81. luzapena) deituta. Oinarriak eta izena emateko orria eskuragarri daude udal webgunean.

Herri bozketa
Aurtengo edizioan aipamen berezia jasoko du publikotik bozka gehien jasotzen dituen erakusleihoak.Izan ere, erosleek ere izango dute bozkatzeko aukera. Horretarako, establezimendu parte-hartzaileen artean banatuko den boto-kupoia bete beharko dute. Betetakoan, Turismo Bulegoan eta Alondegian horretarako jarritako hautestontzietan sartu beharko dute abenduaren 10etik 22ra arte. Boto-emaileen artean, 50na euroko 2 sari zozketatuko dira Accoreko saltegi kideetan erabiltzeko erosketa-txarteletan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide