Italiako jantoki publikoen eredua gertutik ezagutzeko aukera izan du Urduñako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2018ko aza. 28a, 08:00

Aurreko astean Urduñak parte hartu zuen Justicia Alimentariak eta Gure platera Gure aukera plataformak Italiako iparraldera antolatutako bisitan. Horretan ere AIAB eta FIRAB erakunde italiarrek parte hartu zuten. Urduñako ordezkariek hainbat ospitale eta eskoletako jantoki eta sukalde publikoak ezagutzeko aukera izan zuten, Cremonakoa tartean. Bertan elikadura hobeago baten alde lanean ari dira etengabe. Egiten dituzten menuak osasuntsuagoak eta jasangarriagoak dira, %60a baino gehiago produktu ekologikoekin prestatzen dute eta. Bertan ikasitakoa baliagarria izango da Urduñako udal sukaldearen proiektuaren garapenerako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide