Abenduaren 21ean banatu ziren marrazki lehiaketako irabazle zein partehartzaileen sariak Alondegian eta urtarrilaren 6ra arte ikusgai egongo dira obra guztiak bertako erakusketa aretoan.
Irati Etxegoien Lazkanok 1. saria lortu du aurten 4-6 urte artekoen kategorian eta Aintzine Rey Zurimendik bigarrena. 7 eta 9 urte artekoenean Araitz Rotaetxe Gardeazabal izan da garaile eta Miren Cerrillo Abiega biga¬rrena. 10 eta 12 urte artekoen sailean Aiur Egiguren de la Fuentek irabazi du eta Eider Montejo Berrio izan da bigarren. Zorionak guztioi!
Eskola materiala izan da jaso dute saria.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide