Harategi kalea itxita egon da azken hilabeteetan inguru horren konponketa lanengatik. Kalea lautu da eta hormigoi inprimatuarekin asfaltatu da. Orain oinezkoek lehentasuna duten arren, autoek ere bertatik ibiltzeko aukera dute. Aparkalekuak mantendu eta zuhaitzak berritu dira, aurreko espezieak arazo ugari sortzen zituelako.
Proiektua Eusko Jaurlaritzak HIRIGUNE programaren bitartez emandako diru-laguntza bati esker ordaindu da, eta Viviendas de Vizcayaren hirigintza-aprobetxamenduari esker.