Pasa den otsailaren 7an, Ekonomi Sustapenerako Saileko teknikaria, Leire Albizuri, Saileko Zinegotzia, Luis Félix García eta alkatea, Idoia Aginako, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko den Sozietate Publikoko arduradunekin bildu ziren Azpiegituraken Egoitzan, Sozietate horrek duela ia 6 urte Urduñan eraiki zuen Elkartegiren betetze ia hutsagatik duten kezka adierazteko.
Balizko sustatzaile edo pertsonek bulego edo pabiloiren bat erosi edo alokatzeko egindako interes eskaerei arreta eskaintzeko prestasuna agertu dute arduradunek. Pabiloiak espazio garbikoak dira, hortaz, askotariko negozioak ezar daitezke bertan, eta bulegoak instalazio modernoekin hornituak daude. Udalak, bere aldetik, udal Sailean jasotako argibide eskaera guztiak jaso, arreta eskaini eta Azpiegiturakera bideratzeko konpromisoa mantentzen du, Urduñan enpresa txiki eta ertainak ezartzea bultzatzeko asmoarekin.