URArekin elkartu da udala hainbat arazo konpontzeko helburuarekin

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2019ko mar. 13a, 07:00

Hirian jazotako uholdeak izan dituzte hizpide, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Euriteen ondorioz azkenaldian izan diren uholdeak, Arbietoko zubia eta lur-irristatze bat izan dira landu diren gaiak, besteak beste.

Urduñako Udalak URAko arduradunekin bilera egin du, Uraren Euskal Agentziarekin, hirian azkenaldian izan diren uholdeengatik eta ibaiak dituen arazoak lantzeko asmoz. Bilera horretan parte hartu zuen Idoia Aginakok, alkateak eta arloko zinegotziak, Itziar Bigurik, 2019ra begirako ekinbideak zehazteko.

Urduñak hainbat kezka adierazi ditu: azkenaldiko euriteen ondorioz izan diren uholdeak, Arbietoko zubia eta Garbigunetik gertu ibaian izan den lur-irristatzea. Agentziak aurtengo udan hainbat lan egikaritzeko konpromisoa hartu du arazo horiei aurre egiteko. Arbietoko zubian hori baino lehen dagoen noria -presa- txikiagotuko du eta ibilguan pilatuta dagoen materiala garbituko du: harriak, lokatza, zuhaitzak eta bestelako landaredia. Garbiguneko lur-irristatzeari dagokionez, URAk ibaiaren ertza egonkortzeko proposamena aurkeztuko du.

Elkarlana
Bestetik URAk adierazi du Udalarekin eta Urduñako Ekologista Taldearekin lankidetzan adituko dela talde horrek prestatu duen hurrengo deialdira begira; Martxoaren 24an herritar ugari elkartuko dira ibaia garbitzeko asmoz. Hitzordu hori herritar guztiei zabalik egongo da. Foru plazatik hasiko dira goizeko 11:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide