Urduñako Udalak Harategi kaleko horma prestatu du 200 m²-ko mural artistiko bat margotzeko bertan. Urduñako hiru argazki zahar hartuko ditu obrak: eguneroko bizitzakoak eta gaur egun desagertuta dauden arkitektura elementuak erakusten dituztenak. Ekimen horren helburua da tokiko ondarearen garrantzia azpimarratzea, hiriko gune hori apaintzea –hirigune historikoan kokatzen da, Monumentu Multzoa izendatuta dagoena- eta intereseko beste elementu bat eskaintzea, arlo historikoan zein turistikoan, besteak beste. Aurreikusitakoaren arabera, hilabete bat beharko dute artistek obra prestatzeko. Barkatu eragozpenak.
Martxoaren 14ko goizeko 8:00etatik aurrera, eta obrak irauten duen bitartean, debekatuta egongo da muralaren ondoko aparkalekuetan ibilgailua uztea. Urduñako Udala ez da autoei gerta dakiekenaren erantzule izango eta beharrezko zehapenak aplikatuko ditu. Barkatu eragozpenak.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide