2019 Urdufolk jaialdian izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2019ko uzt. 12a, 07:00
Abuztuaren 30 eta 31an egingo da jaialdiaren aurtengo edizioa.

Urdufolk nazioarteko jaialdiak abuztuaren 30 eta 31an beteko du Foru plaza aurten. Ohi bezala banden lehiaketa egingo dute eta horretan izena emateko aukera zabalik egongo da uztailaren 14ra arte. Bertan folk musika lantzen duten era orotako musika taldeek parte hartu dezakete. Lehiaketako talde irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du eta finalistek 500 eurokoa. Informazio gehiago webgune honetan jaso daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide