Europako Ondare Jardunaldiek kultura plazara aterako dute urrian

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2019ko urr. 2a, 07:00

Beste behin ere Urduñak parte hartuko du Europako Ondare Jardunaldietan urrian. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen ditu, "Ondarea plazara" lemapean aurten, eta arte komunitarioak azpimarratzea izango dute helburu. Urduñan bost hitzordu izango dira eta musika izango da protagonista nagusia.

Hiriko hainbat elkartek eta taldek parte hartuko dute: Bihotza Konpartsa, ADRAtan, Colectibo Liborio, Getxa Goi Txistulariak, la Banda Santa Cecilia, la Sociedad Coral Orduña, Orduñako Oilarrak, Erauntsi Dantza Taldea eta Hamaika Kale Elkartea. Ekintza hauek Turismo Bulegotik eta Urduñako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Arlotik prestatu dira.

Informazio gehiago jasotzeko atxikita dagoen euskarria deskargatu edo Turismo Bulegora jo beharko da, 945 38 43 84 telefonora deitu edo turismo@urduna.com helbidera idatzi. Azpimarratzekoa da hainbat ekintzetan beharrezkoa izango dela aurrez izena ematea plaza mugatuak daudelako.

  • Urriak 6, 13, 20 eta 27, igandeak. Bisitaldi gidatuak erakusketa aretora: "Komunitatearen jakintza". Leku mugatuak.
  • Urriak 12, larunbata. Bisitaldia eta tailerra: "Urduñako buruhandi eta erraldoiak". Leku mugatuak. Familiei zuzendutako ekintza.
  • Urriak 19, larunbata. Murgiltze-jarduera, kalejira kontatua: "Urduñako musika ondarea". Leku mugatuak.
  • Urriak 24, osteguna. Solasaldia: "Musika ondarearen B aldea: Colectivo Liborio". Leku mugatuak.
  • Urriak 26, larunbata. Hitzaldia-kontzertua: "Txistua Urduñan". Leku mugatuak.
Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide