Herri-epaimahaiak ere Politenako pintxoa saritu du 'Urduña Onddotan' lehiaketa gastronomikoan

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2019ko aza. 15a, 06:00

Politenako pintxoa saritu dute. / Urduñako Udala

Lehiaketaren 2. edizioa azaroaren 1a eta 3aren artean ospatu zuten hirian. Ia 100 pertsonek parte hartu dute haien botoaren bitartez.

Bozkatzeko epea bukatuta eta zenbaketa egin ondoren, azpimarratzekoa da Politena tabernako pintxoak 1. saria lortu duela herri-bozketan. Jarraian Rómulo eta Orduña Plaza hoteleko sorkuntzak sailkatu dira. Guztira ehun pertsonek parte hartu dute epaimahai horretan, azaroaren 1a eta 3aren artean ospatutako 'Urduña Onddotan' asteburu gastro-mikologikokoan.

Politenak -2018ko lehenengo saria ere lortu zuenak- epaimahai teknikoaren saria jaso du aurtengo edizioa, sorkuntza hoberen gisa, eta Orduña Plaza hoteleko barra nabarmendu zuen. Azaroko asteburuetan egongo da pintxo hori dastatzeko aukera ostalaritza lokalean.

Jardunaldi horien baitan ostalaritza lokalek eta tabernek asteburu horretarako propio sortutako pintxoak eskaini zituzten, perretxiko eta onddoak baliatuta. Aurtengo edizioan parte hartu duten tabernak izan dira Belatz-gorri, Politena, Romulo, Gorobel, Orduña Plaza, Sortetxe, La Posada eta Hikei.

Bestetik, bozketan parte hartu duten pertsona guztien artean hainbat sari zozketatu dira.
Hauek dira emaitzak:

1. Zirkuitu termala (Hotel Orduña Plaza) + Bisita gidatua + Dastatze menua = PILAR FONT – ORDUÑA

2. Eguneko menua 2 pertsonentzat Rómulo jatetxean + Bisita gidatua = CARLOS RANZ – BILBAO

3. Eguneko menua 2 pertsonentzat Hikei jatetxean + Bisita gidatua = SORAYA CABELLO – ORDUÑA

4. Pintxo ibilbidea 2 pertsonentzat (4 pintxo + edariak / pertsonako) + Bisita gidatua = FRANCISCA RAMIRO-ORDUÑA

5. Pintxo ibilbidea 2 pertsonentzat (4 pintxo + edariak / pertsonako) + Bisita gidatua = EVA RECIO-LEIOA

6. Pintxo ibilbidea 2 pertsonentzat (2 pintxo + edariak / pertsonako) + Bisita gidatua = ISIDRO
IGLESIAS-ORDUÑA

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide