Urduñako Udalak 69.880,10 euroko diru-laguntza jaso du, Margondo-Montaleongo eta Santa Cristinako landa-bideak egokitzeko lanak finantzatzeko. Hori aurrekontuaren %90a da. Laguntza hau Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 21eko 131/2017 Foru Dekretuaren babesean jaso da. Dekretu horren bidez, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren (Udalkutxa) 2018ko ustekabeetarako transferentziak emateko prozedura arautzen da.