Olentzerori eskatzeko ideiak, euskara eta berdintasuna helburu

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2019ko abe. 16a, 07:00

Ohi bezala, Urduñako Udaleko Euskara Arloak euskarazko produktuen katalogoa banatu du hiriko familien artean. Etxeko txikienek Olentzerori eska dakizkiokeen hainbat opariren informazioa dago bertan: jokoak, jostailuak, komikiak, liburuak, musika, informatika euskarriak, aldizkariak, appak... 0 eta 16 urte bitartekoentzat bereziki prestatuta badago ere, gurasoek ere haien gutunean jaso dezaketen hainbat material ere badago. Katalogoaren PDF bertsioa hurrengo estekan eskuratu daiteke. Informazio guztia www.katalogoa.eus webgunean dago eskuragarri.

Bestetik, Udaleko Berdintasun Arloak hezkidetzarako gida argitaratu du eta bertan jasotzen dira Gabonetako gutunean txertatzeko beste hainbat ideia eta aholku, berdintasuna helburu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide