Urduñako Udalak txakurrak hezteko doako ikastaro bat eskainiko du laster, txakurren jabe guztientzat. Saioetan kontzeptu teorikoak eta praktikoak landuko dira, eta parte hartzea ezinbestekoa izango da PPP arraza bat dutenentzat (arriskutsu gerta daitezkeen txakurrak). Abenduaren 20ra arte, ostirala, izena emateko aukera egongo da, Udal Bulegoetara joanda (Zaharra, 2), 94538 30 03 telefonora deituz eta bulegoak@urduna.com helbidera idatziz. Ondoren, izena eman duten pertsona guztien artean erabakiko da ikastaroa noiz egingo den.
Formakuntza honetan landuko den gaitegia hurrengoa izango da:
- TXAKURREN HEZKUNTZA ETA TREBAKUNTZA.
Printzipioak eta desberdintasunak.
- ZAINTZA ETA BEHARRAK.
Egunerokoak eta noizbehinkakoak.
Albaitariak.
- TXAKURRA AUKERATZEA ETA ETXERA IRISTEA.
Txakurra prebentzio neurri gisa aukeratzea.
- BIZI-ETAPAK.
Zakurra bere bizitzako etapetan.
Etapa bakoitzeko beharrak eta portaerak.
- ATSEDENALDIA ETA PASEOA.
Eguneroko bizitzaren bi zati.
Bizi-kalitatearekiko harremana.
Uhala eta arnesa aukeratzea.
Uhalaren erabilera egokia
- KOMUNIKAZIOA. BELDURRA ETA ESTRESA.
Txakurraren eta gure buruaren ongizaterako hiru oinarriak.
- LEGEDIA.
Zakurrak edukitzeari buruzko legeria.
- HIGIENE-OHITURAK.
Zelan irakatsi txakurkumeari libratzen.
Noiz hasi behar dugu?
- ZOONOSIS.
Txakurrek kutsa ditzaketen gaixotasunak.
Higiene-ohitura onen garrantzia.
- OINARRIZKO OBEDIENTZIA.
Beharra edo aukeraketa.
Errefortzuak erabiltzea, ariketak.
- ARAZOAK KONPONTZEA.