"¡Mugi zaitez! ¡Muévete!" ekimenak hasiera emango dio urteari denetariko ekintzekin. Urtarrilean, astelehenetako hitzaldi eta tailerrez gain, beste ariketa eta osasun saio batzuk ere egingo dira. Ohi bezala, saioak asteartean izango dira, urtarrilaren 14, 21 eta 28, 12:00etatik 13:00etara.
Asteazkenetan memoria eta estimulazio kognitiboko tailerrak egingo dira. Hitzordua 15, 22 eta 29an izango da, baita 12:00etatik 13:00etara ere.
Jarduera guztiak doakoak dira eta parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea. Informazio gehiago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan (688 828 025).
- Hilaren 13an, astelehena, 17:00-18:30. Erretiratuak. Hitzaldia: "Parte-hartzea beharrezkoa da", Zuentzat Servicios Gerontológicos-eko profesionalek eskainiko dute.
- Hilaren 20an, astelehena, 17:00-18:30. Erretiratuak. Hitzaldia: "Zahartzaroa, urrezko aroa", María Belén Andrés psikologoaren eskutik.
- Hilaren 27an, astelehena, 17:00-18:30. Erretiratuak. Hitzaldia: "Neguko arazketa. Urtea hasteko modurik onena", Ana Beltrán nutrizionista eta garapen pertsonalean aditua.