Aurten 36. edizioa izango da eta, aurreko urteetan bezala, maila ezberdinak egongo dira adinaren arabera: kimuena (5-9 urte), umeena (10-13 urte), gazteena (14-18 urte) eta nagusiena (19 urtetik gora). Azken kategoria horren irabazleak 500 euroko saria jasoko du eta bere obra 2020ko Otxomaio jaien iragarlea izango da. Egile bakoitzak bi proposamen aurkez ditzake gehienez. Lehiaketan parte hartzeko, arte-lanak Udal Bulegoetan (Zaharra, 2-4) utzi beharko dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30ak arte.