2020ko Otxomaioko jaiak atzeratu dituzte, kautelazko neurri gisa koronabirus pandemiaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko api. 3a, 15:06

Bertan behera geratu dira momentuz jaiak. / Aiaraldea.eus

Covid-19 birusaren hedapenak eragindako osasun-larrialdiko egoera dela eta, Urduñako Udalak eta Jai Batzordeak 2020ko Otxomaioko jaiak bertan behera utzi behar izan dituzte. Herritarren osasuna eta osotasuna babestea da erabaki horren helburu nagusia eta lehentasunezkoa, kutsatzeko arriskua dela eta. 

Udal-gobernuak zein jaien antolakuntza taldeak oso garrantzitsutzat jotzen dute koronabirusaren aurrerapena geldiarazteko osasun-agintariek emandako gomendioak jarraitzea; izan ere, gomendio horiek bateraezinak dira gaur egun jai giro eta jardueren garapenarekin.

Horrenbestez, 2020ko Otxomaioko jaiak ez dira aurreikusitako datan ospatuko, maiatzaren 7tik 17ra. Neurri hori adostu baino lehen, jaien antolaketan eta garapenean parte hartzen duten elkarte, talde eta gizarte eragile gehienen balorazio positiboa jaso du Udalak.

Behin egoera normaltasunera itzulita, jai egitaraua prestatzen parte hartu duten hiriko kultur elkarteekin, kirol taldeekin eta gainerako gizarte eragileekin bilduko da Udala, data berri bat adosteko.

Espainiako Gobernuak alarma egoera apirilaren 11n, hasiera batean, amaituko dela iragarri duen arren, aipagarria da konfinamendua luzatu egin dela inguruko herrialdeetan.

Hala ere, gobernu-taldea nahiz udal-teknikariak dagoeneko ari dira alternatibak bilatzen, Otxomaioen datei eta formatuari dagokienez. Alarma egoera amaitu ondoren, Jai Batzordearekin eta beste gizarte eragileekin batera hartuko dira erabaki horiek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide